euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kongresua Nazioartekoa

Goi mailako hezkuntzan berrikuntza nazioarteko kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/04/06 Noiz arte: 2022/04/08, 09:00 - 13:45

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Apirilaren 6an, asteazkena, Goi-mailako hezkuntzako berrikuntzari buruzko nazioarteko Kongresua hasiko da. Kongresua Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala Aretoan egingo da eta bertan sei herrialdetako 21 unibertsitatetako 230 parte-hartzailek 104 komunikazio, 133 lan eta 25 poster aurkeztuko dituzte 3 egunetan zehar.

Kongresua Bilboko Hezkuntza Fakultateak, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak eta Donostiako Hezkuntza, filosofia eta antropologia Fakultateak batera antolatu dute biltzarra.

Inaugurazio-ekitaldian, honako hauek hartuko dute parte:

- Asier Romero, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa

- Eva Ferreira, EHUko errektorea

- Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea.