euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Hitzaldia: Etorkizun energetiko iraunkor eta emisiorik gabeko baterako katalisia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/12/09, 19:00

Kokapena

Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

2025. urtean zehar, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.

Asteartean, abenduak 9, 19:00etan, Ernest Lluch kultur etxean, Donostian, zkloaren hurrengo hitzaldia UPV-CSIC Kimika Teknologiako Institutuko kide den Antonio Chica Larak eskainiko du. Izenburua: ‘Catálisis para un futuro energético sostenible y libre de emisiones’ (Etorkizun energetiko iraunkor eta emisiorik gabeko baterako katalisia). Energia-sistema jasangarri baterako trantsizioak karbono-aztarna murrizteko eta energia berriztagarriek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko gai diren teknologiak eskatzen ditu. Hitzaldi honetan galbahe molekularrak dituzten katalisian egindako aurrerapenak aurkeztuko dira, energia garbiaren hainbat arlotan izan duen eginkizun nagusia azpimarratuz. Desulfurazio aurreratuko prozesuak berrikusiko dira erregai fosil garbiagoak lortzeko, eta bioerregaien eta hidrogenoaren ekoizpenari aplikatutako katalizatzaile berritzaileen garapena biorrefineria jasangarrien barruan. Adibide horiek agerian uzten dute katalisia funtsezko tresna dela etorkizun energetiko eraginkorragoa eta emisiorik gabea bultzatzeko.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte. Hizkuntza: gaztelania.

*Hitzaldi hau CFM-k antolatzen duen ‘Qué sabías de…’ zikloaren baitan dago ere.