-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
Hitzaldia: ‘Familia Enpresen CEOa: Familiakoa versus Familiaz kanpokoa’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/04/14, 18:30
Deskribapena
Asteazkenean, “Familia Enpresen CEOa: Familiakoa versus Familiaz kanpokoa‘‘ hitzaldian, Joaquín Moral (CONFIANZ, S.A.P.) izango da hizlaria. Aurten, aurrez aurre eta modu birtualean jarraitu ahal izango da.
Izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/izena-emateko-orria
Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da.
Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira.
Hitzaldiaren edukia:
Enpresaren kudeaketa eramateko kanpoko pertsonak kontratatzea komeni den aztertuko da, familia-kudeaketaren alternatiba gisa. Bi kudeaketa-eredu horiek bi adibide praktikorekin alderatuko dira: familiako gerenteak eta kanpokoak.
Informazio guztia:
https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-empresa-familiar/2021-jarduerak