Hitzaldiak, teak eta konspirazioak: Lyceum Club Femenino, 1926-1939
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/11/02 Noiz arte: 2026/12/31
Kokapena
Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
1926an, emakume talde batek Madrilen biltzeko, ideiak trukatzeko, proiektuak garatzeko eta bizitza kultural eta sozialean aktiboki parte hartzeko leku bat sortzea erabaki zuen. Horrela sortu zen Lyceum Club Femenino-a, XX. mendearen lehen hereneko Espainiako ekimen berezi eta berritzaileenetako bat. Askatasun eta topaketa gune bat, non elkarrizketek, hitzaldiek eta te kikarek sorkuntza artistikoarekin, pentsamendu kritikoarekin eta emakumeen eskubideen aldarrikapenarekin batera arnasten zuten.
Areto haietatik igaro ziren Espainiako kulturaren Zilarrezko Aroko emakume garrantzitsuenetako batzuk: María de Maeztu, Victoria Kent, Clara Campoamor, Zenobia Camprubí, Carmen Baroja, María Lejárraga, Isabel Oyarzábal, Elena Fortún, Concha Méndez edo Ernestina de Champourcín, besteak beste. Idazle, artista, pedagogo, zientzialari, kazetari eta beste profesional batzuk, herrialdearen modernizazio kultural eta sozialean modu erabakigarrian lagundu zutenak, nahiz eta haien izenek beti ez duten izan merezi izan duten lekua gure memoria kolektiboan.
Gerra Zibilak eta diktadura frankistak emantzipazio-proiektu haren zati handi bat eten zuten. Lyceum-a desagertu egin zen, bere ondarearen zati bat konfiskatu edo sakabanatu egin zuten, eta bere bazkide askok erbestea, garbiketa profesionala, marjinazioa edo euren ibilbideen isilaraztea jasan zuten.
Bere sorreraren mendeurrenarekin batera, ‘Hitzaldiak, teak eta konspirazioak: Lyceum Club Femenino, 1926-1939’ erakusketa bibliografikoak emakumeen konstelazio bikain honen historia berreskuratzen du bere obren, ekimenen eta ehundu zituzten adiskidetasun eta lankidetza sareen bitartez. Erakusketak euren ekarpenez jabetu eta gure memoria kulturalean dagokien lekua ematera gonbidatzen gaitu.
Arabako Campuseko bibliotekan izango duzu erakusketa ikusgai urtea amaitu arte.