euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ikasketa amaierako ekitaldira joateko autobusak egongo dira Donostiatik eta Gasteiztik  

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/04

Euskal Herriko Unibertsitateak San Mamesen egingo duen ikasketa amaierako ekitaldi bateratura joan ahal izateko autobusak antolatu ditu unibertsitateak, Donostiatik eta Gasteiztik. Joan-etorriko txartelak 13 eurotan daude salgai eta ekainaren 10era bitartean eman behar da izena. 

Arabako eta Gipuzkoako campusetatik abiatuko dira autobusak Bilborantz ekainaren 12an. Garaiz iristeko, 15:00etan aterako dira, eta 15 minutu lehenago bertaratzeko eskatzen da. Zehazki, leku hauetatik abiatuko dira:  

Itzulera, kasu guztietan, 22:30ean izango da EITBren egoitza pareko markesinatik. Itzulerarako ere, ordu laurden lehenago bertaratzea komeniko da.  

Ordainketa transferentzia bidez  

Gasteiztik eta Donostiatik joan-etorria egiteak 13 euroko kostua izango du. Txartela aldez aurretik eskuratu beharko da, Kutxabankeko kontu korronte honetan transferentzia eginez: ES46 2095 4408 5091 2737 5844. Oso garrantzitsua da, ordainketa egiteko orduan, ziurtatzea izen-abizenak eta campusa (Araba edo Gipuzkoa) zehazten direla, autobus kopurua ondo kalkulatu ahal izateko.  

Izen-emate, ekainaren 10era arte  

Ekainaren 12an ikasketa amaierarako ekitaldi handira joateko autobusa nahi izatera aldez aurretik hurrengo formularioa bete behar da. Halaber, hiri bakoitzeko ohiko autobus lineak ere erabili daitezke ekitaldira heltzeko: Gasteiztik La Unión eta Donostiatik, Pesa edo Alsa