euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Joaquin Moreno arkitektoari buruzko erakusketa monografikoaren inaugurazioa

Noiz eta non

2018/11/28, 12:30 - 00:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Joaquín Montero Basqueseaux arkitektoari buruzko erakusketa monografikoa inauguratuko da. Honek 1970 eta 2018 urte bitartean arkitekto honen ekoizpen zabala biltzen du. Erakusketa aipatutako eskolak, Museum Cemento Rezola erakundearekin elkarlanean, antolatu da eta bi erakunde hauen azpiegituretan egingo da, elkar osatuz. Erakusketa UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan 2019ko potsailaren 6a arte zabalik egongo da. Sarrera irekia da. Halaber, erakusketa honen harira, ‘Joaquin Montero. Proyectos 1971-2018’ izeneko liburua kaleratu da.

Inaugurazioan parte hartuko dute:

  • Juan José Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria
  • Jose Maria Echarri, Cementos Rezola-ko Ohorezko presidentea
  • Judith Ubarrechena HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidentea
  • Juan Mera, Castilla-La Manchako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria
  • Manuel Cendoya, Donostiako Miramon Teknologi Parkearen zuzendaria ohia
  • Joaquín Montero, arkitektoa

Erakusketak biltzen dituen proiektuek hiru ardatz nagusi dituzte: "zenbait proiektuk ingurunearekin dute erlazioa; beste batzuk aldiz, ingurunearen eragin argi eta garbia duten proiektuak dira, eraikin publikoak, parkeak, espazio publikoak… Eduardo Chillidarentzako proiektuak alegia, neurri handi batean eskultorearen lanaren eta dagoeneko baziren hiri-eremuen arteko zubi direnak; eta azkenik, ingurune neutroetan kokatutako proiektuak, gertuko erreferentzia fisikorik gabeak, batik bat teknologia-parkeak".