euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Erakusketa inaugurazioa: Wikiloves Monuments Photography

Noiz eta non

2019/04/05, 11:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Wikiloves Monuments Photography’ erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Erakusketa Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak antolatu du, ehukultura Gipuzkoarekin elkarlanean.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria
  • Galder Gonzalez, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kidea

Euskal Wikilarien Kultur Elkartetik diote: “Wikipediak argazkiak maite ditu. Urtero hainbat argazki lehiaketa antolatzen ditu Wikimedia komunitateak, mundua ezagutarazi eta libre zabaldu ahal izateko. Monumentuei buruzko WikiLovesMonuments lehiaketa antolatzen dugu, munduko argazki lehiaketarik handiena; WikiLovesEarth, WikiLovesAfrica edo WikiLovesFolk ere antolatzen dituzte komunitateek, argazki libreen bidez nor garen hobeto azaltzeko. Argazki erakusketa honetan azken urteotako argazki irabazleak ikusteko aukera izango duzu”.