Informatika Fakultateko 50. promozioa graduatzeko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/24, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
1971ko irailean, 90 ikaslek Donostian hasi zituzten informatikako goi-mailako ikasketak bi urte lehenago Madrilen sortutako Informatika Institutuaren mende zegoen Informatika Zentroan.
Lehen ikasketa horiek, 5 ikasturtetan egituratuak, Informatikako Lizentziaturaren aitzindariak izan ziren, eta 1976ko ekainean Donostian ikasketak amaitu zituzten ikasleek Informatika Fakultateko lehenengo promozioa osatu zuten. Ia mende erdi geroago, Informatikako 50. Promozioko 110 ikaslek urriaren 24an, 18:00an, EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian, jasoko dute diploma, Adimen Artifizialeko Graduaren bigarren promozioko 34 ikaslerekin batera.
Hain zuzen ere, 1976an bertan sortu zen ofizialki Donostiako Informatika Fakultatea (Madril eta Bartzelonakoekin batera), Estatuko Aldizkari Ofizialean martxoaren 4ko 593/1976 Dekretuan jasotzen den bezala. Ordutik, EHUko Informatika Fakultateak milaka profesional prestatu ditu, eta eremuaren bilakaeraren lekuko eta agente izan da, 1980ko hamarkadan ordenagailu pertsonalak eta mende honetako lehen urteetan smartphoneak zabaldu zirenetik, Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren gorakadaraino.
50. promozioaren graduazioa datorren urtean Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien preludioa baino ez da. Ekitaldi horiek Fakultatean trebatu diren informatikari-belaunaldi guztiak biltzeko aukera paregabea izango da.
Programa
- Ekitaldiaren aurkezpena, Naiara Aginako Bengoa, Ikasleria dekanordearen hitzak.
- Nerea Ezeiza Ramos Informatika Fakultateko dekanoaren hitzak.
- Anne Baquedano Mella ikastegiako Ikasle Kontseiluko lehendakariaren hitzak.
- Aizpea Babaze Aizpuruaren hitzaldia Software garatzailea Qinera enpresan.
- Diploma banaketa.
- Marian Iriarte Ormazabal Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordearen hitzak.
- Santa Cecilia Abesbatzaren emanaldia.