-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
Lehendakari en una etapa crucial
-
Euskal talde bat minbiziaren aurkako tratamendu berritzaileak bultzatzeko ikerketa koordinatzen ari da
Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errugbi taldeak EHUP! Jaiaren txupinazoa botako dute
Autobus zerbitzua egongo da Bilbotik, Gasteiztik eta Eibartik
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/15
Unibertsitateko festa handiaren eguna hurbiltzen ari da. Apirilaren 24an Gipuzkoak EHUP! Jaiaren Bizkaiaren lekukoa hartuko du. Campuseko Unamuno plaza, Donostian, izango da aurten gizarteari zabalduko zaion jai handiaren epizentroa. EHUabesbatzaren irekieraren ondoren, 12:00etan, EHUP! Jaia txupinazo batekin hasiko da. Naiara Aginako Bengoa, Irati Peñagarikano eta Beñat Descalzo, EHUko Informatika Fakultateko ordezkariak, Hur Garmendia Duarte, Olai Rodriguez Albiñana, Telmo Ibabe Sagasta, Lier Izaguirre Aguinagalde, Alex Aguianaga Alberdi, Peru Burugain Ciaurriz eta Aiheko Miner Olano, Gipuzkoako Campuseko Errugbi taldeko kideak, izango dira txupinazoa botako dutenak. Informatika Fakultateak mende erdia beteko du aurten eta Gipuzkoako Campuseko errugbi taldeak brontzea lortu zuen iaz Espainiako Unibertsitate arteko Txapelketan. Txupinazoak hasiera emango dio 22:00etan amaituko den jaiari.
Txupinazoaren ondoren, Ondoezik Elektro Txarangaren doinuak landan zehar ibiliko dira. Mahai-teniseko eta herri kiroletako txapelketak egingo dira, eta horma-irudi kolektibo bat egingo da parte hartu nahi duten guztien artean. 13:30ean indarrak hartu eta Unibazkarian bazkaltzeko unea izango da. Mahaiak egongo dira, bertaratzen direnek etxetik ekarritako jakiak eta jaietako postuetan edo campuseko kafetegietan erosten dutena jateko aukera izan dezaten. Indarrak berreskuratu ondoren, Musika Bingo bat egingo da Alexander Padillaren eskutik, "San Bingo musikala", bingo eta karaokea garai guztietako abestiekin lotzen dituena, ondoren Brillet musika taldearen kontzertuarekin, mus txapelketarekin eta Iratzar Erromeriaren kontzertuarekin jarraitzeko. Azkenik, Fresa Morango DJen emanaldia izango da amaiera borobila.
Autobus zerbitzua beste campusetatik
Beste campus batetik jaiara doazenek horretarako prestatu den autobus zerbitzuan izena emateko aukera dute. Interesdunak inprimaki bat bete behar du. Autobusak Bilbotik (San Mames), Gasteiztik (Las Nieves eraikina) eta Eibartik (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) abiatuko dira. 10:00etan irtengo dira eta 22:15ean itzuliko dira.
Era berean, Gipuzkoako Campusetik EHUko komunitateari festan parte hartzeko egin zitzaion deia oso arrakastatsua izan da. EHUP! Jaiak 500 boluntario baino gehiago izango ditu. Boluntario gisa izena emateko epea amaitu bada ere, oraindik zabalik dago eguneko ekintzetan parte hartzeko izen-ematea (Herri Kirolak, mahai-tenis txapelketa eta mus txapelketa). Interesdunek galdetegi bat bete beharko dute.
Gutxi falta da Gipuzkoako Campusa festa handi bihurtzeko.