euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldiak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoa)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/04/15 Noiz arte: 2026/04/30

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Donostian, apirilaren 15etik 30era BideLan 2026 Irteera Profesionalen Jardunaldiak antolatzen ditu, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketekin lotutako garapen akademiko eta profesionalerako bide nagusiak ikasleei hurbiltzeko helburuarekin. Jardunaldi hauen xedea da enpresa pribatuan, administrazio publikoan, ekintzailetzan, unibertsitatean eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanean dauden aukeren ikuspegi zabala, eguneratua eta praktikoa eskaintzea.

Saio hauen bidez, ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte lanbide-profilak, eskatzen diren gaitasunak, laneratze-ibilbideak eta erreferentziazko pertsona eta erakundeen benetako esperientziak. Era berean, jardunaldien helburua da ikasleei laguntzea beren unibertsitate-prestakuntza lanbide-ingurune ezberdinekin lotzen eta beren erabaki akademiko eta profesionalak modu informatuagoan hartzen.

EGITARAUA

Informazio gehiago