Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengo edizioa bederatzigarrena da eta lehenengoz euskarazko tesi guztietara zabaldu da deialdia. EHUkoak ez ezik (54), Deustuko Unibertsitateko (1), Nafarroako Unibertsitate Publikoko (1) eta Universidad de Navarrako (1) tesiak ere jaso dira. Euskal Herriko, Espainiar Estatuko eta nazioarteko 18 unibertsitatetako adituren zuzendaritzapean idatzi dira tesi horiek.
Isabel Etxeberria, Alexander Gallarreta, Usue Olatz Aspiazu, Ion Iñaki Zendoia eta Iñaki Iurrebaso nabarmendu dira euskarazko tesien IX. Koldo Mitxelena sarietan
Saridunek diploma eta 3.000 euro gordin jasoko dituzte, eta sari-emate ekitaldia azaroaren 30ean izanen da, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo)
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/11/02
Guztira 57 tesi aurkeztu dira sarietara: Artea eta Giza Zientziak arloan, 15 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 4 tesi; Zientzietan, 10 tesi; Osasun Zientzietan, 11 tesi; eta Gizarte eta Lege Zientzietan, 17 tesi.
Mitxelena sariak orain dela 16 urte eman ziren estreinakoz, eta euskarazko doktorego tesiak sustatzeko helburuarekin sortu ziren. Sariek, euskarazko zientzia bultzatzeaz gain, ikertzaile gazteen lana aitortzen dute eta prestigioa ematen diote euskarari, maila goreneko aitortza eginez.
Saridunak arloz arlo
GIZA ZIENTZIAK ETA ARTEA
Sariduna: Isabel Etxeberria Ramirez
Tesiaren izenburua: Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak
Unibertsitatea: EHU
INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA
Sariduna: Alexander Gallarreta Canteli
Tesiaren izenburua: Emisio gidatuen neurketa behe-tentsioko banaketa-sarean (2-500 kHz)
Unibertsitatea: EHU
ZIENTZIAK
Sariduna: Usue Olatz Aspiazu Iturbe
Tesiaren izenburua: Denbora errealeko partikula-tamainaren eta partikula-tamainaren banaketaren monitorizazioa emultsio-polimerizazioko prozesuetan
Unibertsitatea: EHU
OSASUN ZIENTZIAK
Sariduna: Ion Iñaki Zendoia Beaumont
Tesiaren izenburua: Coxiella burnetiiren infekzioa: etxeko hausnarkarien eta basa-faunaren eragina giza Q sukarraren agerraldietan, genotipo partekatuak eta kontrol-neurrien eraginkortasuna
Unibertsitatea: EHU
GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK
Sariduna: Iñaki Iurrebaso Biteri
Tesiaren izenburua: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa
Unibertsitatea: EHU