euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Adimen Artifiziala eta haren aplikazio estrategikoa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/06/03, 09:30

Kokapena

Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 3an, ‘Adimen Artifiziala familia-enpresan: hasierako interesetik benetako integraziora’ jardunaldia egingo da Bilboko Merkataritza Ganberan. Familia Enpresa zikloaren barruan kokatzen da jarduera berri hau, eta Bizkaiko familia-enpresei laguntzea du helburu, haien jarraitutasun-, lehiakortasun- eta egokitze-erronka nagusietan.

Leire Legarreta We Are Clickers-eko CEOak ikuspegi argia, zintzoa eta eragingarria eskainiko du, AA irizpide estrategikoarekin ekiteko moduari buruz, ohiko akatsak saihestuz eta ibilbide-orri errealista eta jasangarria eraikiz. Hala, proiektu askok zergatik ez duten eskalatzen azalduko da; familia-enpresen barne-oztopo espezifikoak identifikatuko dira; benetako aplikazio-aukerak aztertuko dira; eta adimen artifizialaren joera nagusiak azalduko dira.

Saioak aukera emango du hausnartzeko lidergoak zer eginkizun duen prozesu horretan, eta nola bihurtu AA epe luzeko lehiarako abantaila, erakundearen balioekin eta nortasunarekin lerrokatuta, gogoeta estrategikoa adibide errealekin eta esparru praktiko batekin uztartuta, Lurraldeko familia-enpresei aukera emango diena identifikatzeko non dauden gaur egun, eta nola eman hurrengo urratsak irizpidez eta anbizioz.

Jardunaldia 9:30ean hasiko da, eta doakoa da edukiera bete arte. Aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Familia- Enpresa zikloa

‘Irauteko berrasmatzea: aukera errealak Enpresa familiarrarentzat’ lelopean, CEBEKek, EHUko Familia Enpresen Katedrak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatutako zikloak 15 jarduera biltzen ditu 2026an, honako gai hauen inguruan: familia-protokoloa, digitalizazioa, adimen artifiziala, ondorengotza, gobernantza, fiskalitatea, nazioartekotzea eta gatazken kudeaketa.

Jarduera-zikloaren edizio berri honek eduki espezializatu, praktiko eta baliotsuak eskaintzeko filosofiari eusten dio, lehiakortasuna eta lurraldeko enpresa-ehunaren eta aberastasunaren zati garrantzitsu baten iraunkortasuna indartzeko, Bizkaian kokatuta dauden 22.000 familia-enpresa ingururekin. Zikloko hurrengo jardunaldia, CEBEKen izango da, irailaren 10ean, ‘Turbulentzien kudeaketa familia-enpresan’. Hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: ‘Familia Enpresa: iraunkortasuna eta ondarea ziurtatzea egungo ingurune geoekonomikoaren barruan’ (Bilboko Ganbera, urriaren 15a); ‘Pertsona fisikoen eta familia- enpresen itxiera fiskala planifikatuz’ (CEBEK, azaroaren 10a); eta ‘Familia-enpresa merkatu globalaren aurrean: lehiatzeko eta irabazteko merkataritza-estrategiak’ (Bilboko Ganbera, abenduaren 2a).


Honen harira