-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
‘Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/11, 16:00 - 20:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
2026ko abuztuaren 12an aukera paregabea izango dugu gertakari astronomiko zoragarri bat bizitzeko: eguzki-eklipse osoa. 1905ean ikusi zen azkena Euskal Herrian. Eklipsea ilunabarra baino pixka bat lehenago izango da eta ez da berdin ikusiko leku guztietan.
Fenomeno horren atzeko zientzia esploratzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Europako Espazio Agentziak (ESA) eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak “Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia” jardunaldia antolatu dute. Ekimena 2026ko maiatzaren 11n, astelehenean, egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan.
Jardunaldiak egitarau zabala eskainiko du, tartean Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako hiru tailer (goizez) eta publiko orokorrarentzako (arratsaldean) beste bat egongo direlarik. Aldez aurretik izena eman beharko da eta sarrera doakoa izango da. Horrez gain, hiru hitzaldi labur eta, ondoren, solasaldia izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Hizlariek eklipseen funtzionamendua, astrofisikan duten garrantzia eta abuztuaren 12ko eklipsea modu seguruan behatzeko metodoak azalduko dituzte, modu atsegin eta zehatzean.
Egitaraua
"Planetario digitala" tailerra
Kupula formako planetario digital batean esperientzia murgilgarria, kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko, Susana Malónen eskutik.
- 16:00 – 16:50 (euskaraz) | 17:00 – 17:50 (gaztelaniaz)
Parte hartu ahal izateko, aurrez eman beharko da izena mezu bat bidalita ondorengo helbide elektronikora: kzk.ehu@gmail.com. Mezuan parte hartzaileen izen-abizenak adierazi beharko dira hautatutako saioarekin batera (euskaraz edo gaztelaniaz).
Hitzaldiak eta ondorengo solasaldia
15 minutuko hiru hitzaldi izango dira Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena aretoan, publiko orokorrarentzat zabalik, astrofisika arloko hiru profesionalen parte-hartzearekin. Ondoren 20 minutuko solasaldia izango da hizlarien eta bertaratutakoen artean.
- 18:30: Aurkezpena
- 18:35 – 18:50: Juan Ángel Vaquerizo (ESA) - “Métodos de observación segura de eclipses” – gaztelaniaz
- 18:55 – 19:10: Teresa del Río (EHU): “Lo que un eclipse total revela del sol” – gaztelaniaz
- 19:15 – 19:30: Peio Iñurrigarro (EHU): “Eklipseak eta iragateak” - euskaraz. Hitzaldi honek gaztelaniazko aldi bereko itzulpena izango du.
- 19:35 – 19:55: Solasaldia Juan Ángel Vaquerizo, Teresa del Río eta Peio Iñurrigarrorekin.
- 20:00: Amaiera
Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren YouTube kanalean.