-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Jardunaldia: ‘ETEetan talentua leialtzeko palankak’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/10/18, 09:30
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Ganbera
Errekalde Zumarkalea
Datorren urriaren 18an, asteazkena, Bilboko Merkataritza Ganberak jardunaldi berri bat egingo du “Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua” zikloaren barruan. Oraingo honetan, beren enpresen giza baliabideen arloan erantzukizunak dituzten pertsonek Talentua leialtzea. Ordainsari eta konpentsazio sistemak + Soldata emozionala saioan parte hartu ahal izango dute. Topaketa horretan, “Y” eta “Z” belaunaldiak lan-merkatuan sartzearekin gertatu diren aldaketak aztertuko dira, enpresak talentua erakartzeko, atxikitzeko eta leialtzeko politikak birplanteatzera bultzatu baitituzte.
Óscar Izquierdo ‘Renovatio Way to Go’-ko bazkide eta ESIC - Cámarabilbao-ko Talentuaren Kudeaketa eta Erakunde Lidergoa Goi Mailako Programako irakasleak azalduko du enpresek langile-belaunaldi berri horiek leialtzeko har ditzaketen jarraibideetako batzuk. Zenbait erakundek arrakastaz martxan jarritako adibideen eta jardunbide egokien bidez, talentua atxikitzeko eta leialtzeko gakoak, ordainsari-elementuen paradigmako aldaketak edo ETEek lan-merkatuan lehiakide izan daitezkeenetatik bereizteko izan behar duten ‘Balio Proposamena’ azalduko ditu Izquierdok.
Jardunaldia doakoa da, aldez aurretik camarabilbao.com-en izena emanda, eta 9:30etik 11:00etara jarraitu ahal izango da, bai online, bai aurrez aurre, Merkataritza Ganberak Errekalde Zumarkalean duen egoitzan.
Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua zikloa
Bilboko Merkataritza Ganberak, UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatu duen Talentua; Bizkaiko ETEaren erronka eta etorkizuneko apustua hitzaldi zikloaren helburua da gure Lurraldeko enpresa txiki eta ertainen talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzea.
Edizio berri hau Giza Baliabideen plan estrategikoa egiteko gakoak hitzaldiarekin hasi zen, eta Talentua erakartzea, identifikatzea eta hautatzea jardunaldiarekin jarraitu zuen. Laugarren eta azken topaketa, Erakunde-kultura - Hainbat belaunaldiren elkarbizitza eta haien beharrak gaur egungo enpresa-testuinguruan azaroaren 22an izango da.