euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

‘Kanona desmuntatuz: metodologia feministak eta genealogia kritikoak arte garaikidean’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/04/23 Noiz arte: 2026/05/12

Kokapena

Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Rekalde  Aretoa 

Iparragirre kalea, 21.

Arte Ederren Fakultateko Arte, Ikerketa eta Feminismoa (AIF) ikerketa-taldeak “Kanona desmuntatzen: Metodologia feministak eta genealogia kritikoak arte garaikidean” jardunaldiak egingo ditu apirilaren 23tik maiatzaren 12ra bitartean. Egitasmoak Rekalde Aretoan izango dira. 

Topaketa honen helburua artearen historia nola eraikitzen den hausnartzea eta, tradizionalki, artista asko kanpoan utzi dituen kanona zalantzan jartzea da. Jardunaldiek ikuspegi feministak txertatzeko beharra planteatzen dute, kontakizun inklusiboagoak eraikitzeko. 

AIF taldeak hamar urte baino gehiago daramatza ildo horretan lanean eta bere jarduera emakume artisten ikusgarritasuna handitzean, ahaztutako ibilbideak berreskuratzean eta ikerketa-metodologia berriak sustatzean oinarritzen da. 

Bere proiektuen artean nabarmentzekoa da “Artxibo Proiektua: Euskal artistak XX. mendearen bigarren erditik gaur egunera”, 2015ean hasia. Ekimen horren helburua euskal sortzaileen lana dokumentatzea eta zabaltzea da, artearen historian duten presentzia orekatzeko. 

Gaur egun, Arte Ederren Fakultateko Arte Graduko ikasleen %70 baino gehiago emakumeak dira. Hala ere, ikusgarritasun eta aitortza artistikoko espazioetan duten presentzia ez da %20ra iristen, eta horrek sektoreko desberdintasuna agerian uzten du. 

Jardunaldiak lau saiotan egingo dira. Apirilaren 23an Sofía Albero, Izaskun Alonso eta Jorge Rubio  arituko dira. Apirilaren 30ean Hilary Robinson, Lourdes Méndez eta Xabier Arakistainen txanda izango da. Maiatzaren 5ean Gurutze Gisasola, Noelia Maestro, Janire Sagasti, María José Aranzasti eta José Carlos Torrek parte hartuko dute. Zikloa maiatzaren 12an amaituko da, Carmen Gaitán Salinas, Leticia Gaspar, Andrea Abalia eta Txaro Arrazolaren parte-hartzearekin. 

Programa belaunaldi eta esparru desberdinetako profesionalen arteko truke-gunea da; artearen historia oparoago eta adierazgarriago bat eraikitzen laguntzeko ideiak eta proposamenak partekatzea da helburua.