euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Jardunaldia: Zeintzuk dira etorkizuneko nekazariak?

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/12/17 2020/12/17, 09:00 - 12:00

Deskribapena

Nekazaritza-erreleboari buruzko bi jardunaldi ONLINE antolatu ditu unibertsitateak abenduak 14 eta 17an

Zergatik ez da erakargarria edo bideragarria nekazaritzan lan egitea? Zein eragin izan dute politika publikoek?  Zein tresna eraginkor behar ditugu erreleboa bermatzeko? Galdera horiei erantzuten saiatuko da abenduaren 14 eta 17an online egingo den nekazaritza-erreleboari buruzko jardunaldia.

Lehenengo jardunaldia irekia izango da, eta bi bloke izango ditu. Lehenengoan, gaian adituak diren ikertzaileak hainbat azterketen ondorioak azalduko dituzte, beti ere azterketa horiek Euskadiko errealitatean ere kokatuz. Bigarren blokean, familia barruko eta kanpoko esperientzien testigantza ekarriko duten mahaingurua egingo da. Horrekin, batetik, nekazaritzan lan egiten hasteko eta mantentzeko egungo erronkak eta beharrak identifikatuko dira, eta bestetik, erreleboaren formakuntza eta profesionalizazioa lantzen duten tresnak eta inspiratzaileak diren eta jasangarritasun ekonomiko eta soziala eta bizigarritasuna ardatz hartzen dituzten proiektuetatik ikasiko dira. Esperientzia hauek, pertsona eta lurraldearekin lotutako etorkizuneko elikadura jasangarri bat lortzeko funtsezkoa den galdera erantzuten lagundu dezakete: nola ziurtatu daiteke nekazaritza erreleboa elikadura osasuntsu eta jasangarriaren eskubidea bermatzeko?

Bigarren jardunaldia, aldiz, itxia izango da, Euskal Herrian erreleboa sustatu nahi duten erakunde publikoei zuzendua delarik (udalak, landa-garapen elkarteak…), laborategi izaerako espazio batean, eta aurrez zehaztutako dinamiken bitartez, euren eremu eta errealitatea kontuan izanik erreleboa nola landu dezaketen aztertuko delarik.

Lehenengo saioa Abenduaren 14ean izango da, arratsaldeko 16.00tatik 19.00ra. Izena emateko, klikatu hementxe. Bigarren saioa abenduak 17an, goizeko 9.00etatik 11.45ra izango da. Proposatutako jardunaldiak euskaraz jorratuko dira (itzulpen zerbitzurik ez da izango) bi ponentzien hitz hartzetan ezik (Zoe Brent eta Neus Monllor/Laura Megias).

Informazio gehiago, hementxe.