euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldiak: Pasaiako Badiako Ondare Eraikia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/04/09 Noiz arte: 2019/04/11, 00:00 - 00:00

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Apirilaren 9an, asteartea, UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (Donostia), hasiera emango zaio Pasaiako Badiako Ondare Eraikiari buruzko Jardunaldien bigarren edizioari. Asteazkenean, apirilaren 10ean, jardunaldiak lekuz aldatuko dira Pasai Donibaneko kirolgunera, eta hurrengo egunean berriro Arkitektura Eskolan jarraituko dute.

Jardunaldien xedea izango da ikastegi hauetako Ondare eta Zaharberritze Masterren arteko elkarrekintza sustatzea: Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Montpellier-eko Arkitektura Goi Eskola Nazionala eta Oportoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Jardunaldien barruan, hiru eskola horietako ondare eta zaharberritze arloko titulazioek