Jose Antonio Lozano matematikariak iazko Euskadi Ikerkuntza sari jaso du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/09
Jose Antonio Lozano Konputazio Zientzian eta Adimen Artifizialean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunak eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko (BCAM) zuzendari zientifikoak iazko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du, Adimen Artifizialaren eta Datuen Zientziaren alorrean egindako ekarpen esanguratsuengatik. Imanol Pradales lehendakariak eman zion saria. Saria banatzeko ekitaldian Juan Ignacio Perez Zientzia, Unibertsitateak eta Ikerketa sailburua ere bertan izan zen.
José Antonio Lozano Alonso irakaslea (Barakaldo, 1968) EHUko Informatika Fakultatean katedraduna da Konputazio Zientzian eta Adimen Artifizialean. 2019tik, BCAM zentroaren zuzendaria da, eta munduan gehien eragiten duten % 2 zientzialarien artean dago, Stanford-eko Unibertsitateak urtero argitaratzen duen zerrendaren arabera. Ikertzaile gisa, saridunak Adimen Artifizialean oinarritu du bere lana, bereziki, optimizazio konbinatorioaren eta ikasketa automatikoaren alorretan. Bere garapen metodologikoek hainbat aplikazio eman dituzte, besteak beste, medikuntzan, bioinformatikan eta modelatze ekologikoan.
