euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kostaldeko patogenoak eta klima-aldaketari buruzko BlueAdapt Udako Eskola abiatu da PiE-EHUn

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/07/16

Bermeotik Plentziara itsasontziz egindako irteera | Argazkia: PiE

Kostaldeko patogenoak eta klima-aldaketari buruzko BlueAdapt Udako Eskola (uztailaren 13tik 16ra) astelehenean, hilaren 13an, Plentziako Itsas Estazioan (PiE-EHU) abiatu da. Diziplina anitzeko ikuspegian eta "One Health" (Osasun Bakarra) kontzeptu-esparruan oinarrituta, programak, gizakien eta ekosistemen osasunerako kostaldeko patogenoek dakarten arriskuan klima-aldaketak duen eragina aztertzen du, bai eta klima-aldaketara egokitzeko esperientzia pilotu gisa "Helios" Plentzia One-Health Living Lab-a sortu izana ere.

Parte-hartzaileen artean nazioarteko berrogeita bost master-ikasle eta doktoregai daude, BlueAdapt proiektuko eta PiE-EHUko ikertzaileekin batera. Hitzaldiz eta praktikez osatutako programa trinkoa Bermeotik Plentziara itsasontziz egindako irteera batekin hasi zen; horren helburuak Helios Living Lab-erako funtsezko elementuak itsasotik ezagutzea eta praktiketarako ur-laginak biltzea izan ziren. Jon Umerez Ikerketako errektoreordeak itsasontziko esperientzia kitzikagarri hori Udako Eskolako ikasleekin eta irakasleekin partekatu zuen, eta irekialdi saioan parte-hartzaileei eta antolatzaileei harrera egin zien.

Bertaratutako parte-hartzaileez gain, hitzaldiak publiko zabalagoarentzat ere irekita daude EHUtb-n bideo-streaming bidez eta gerora irakaskuntza-unitate gisa argitaratuko dira Europako Unibertsitateen Enlight Aliantzaren esparruan.

BlueAdapt Udako Ikastaroa, PiE-EHUk eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak lankidetzan antolatu dute, Horizon Europe BlueAdapt ikerketa-proiektu barruan egiten duten funtsezko ekarpen gisa. Antolakuntzan laguntzaile gisa, ECT+ One-Health Erasmus Mundus masterrak, Enlight H2OPE sare tematikoak eta EHUko MER eta CTA doktorego-programetako Ingurudok mintegiak parte hartu dute.