Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak praktiken eta enpleguaren jardunaldi bat egingo du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/05/19, 09:00
Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Praktiken eta Enpleguaren IV. Jardunaldia egingo du maiatzaren 19an, asteazkenean, 9:00etatik 13:30era. Helburu du enpresak eta gradu hauek egin dituzten ikasleak harremanetan jartzea: Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Ingeniaritza Elektroniko Industrialeko Gradua, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua eta Ingeniaritza Zibileko Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza eta Arkitektura Teknikoko Gradua.
Edizio honetan, 31 enpresa izango dira (industriakoak eta eraikuntzakoak), eta 20 minutuko hitzaldiak emango dizute 9:00etatik 11:00etara unibertsitate eskola honetako bigarren eta hirugarren solairuetako ikasgeletan. Gainera, horietako 27k curriculumak jasoko dituzte 9:00etatik 13:30era, eta elkarrizketak egingo dizkiete ikasleei praktikak edo Gradu Amaierako Lana beren enpresan eskainiz. Batzuek zuzeneko enplegua ere eskainiko dute, ikasketak amaitu dituzten ikasleei.
Balio handiko enpresek parte hartuko dute; honako hauek, hain zuzen: AFM Cluster, Aludium, Biele, Ikerlan, Ulma taldea, Papresa, Tekniker, CAF, Vicomtech, CEIT, Leartiker, Orona, Ieteam consultores, Indar electric, Inzu Group, Idistek, Danobatgroup, Ibermatica, Alcad Electronics, Gureak lanean, Katealegaia, Zuccheti software, Inak Ingeniaritza, Applus+, Ferchau, Construcciones Amenabar, Construcciones Moyua, Grupo Campezo, Salaberria Ingeniaritza, Altuna y Uria, eta Construcciones Sukia.