-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Lan Harreman eta Gizarte Langintzako ikasleen graduazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/21, 18:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Bizkaiko Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak 2022-23 eta 2023-24 promozioko ikasleen graduazioa ospatuko du Leioako Areto Nagusian.
Ekitaldirako konfirmatutako 102 ikasleei diplomak emango zaizkie eta Euskal Herriko Graduatu Sozialen Kontseiluak MAL onenaren saria eta karrera amaierako sari bereziak ere banatuko ditu. Gainera, Daniel Fernandez fakultateko ikasle egresatuak hitzaldia emango du entregaren aurretik.
Ekitaldian, Juan Jose Uncilla UPV/EHUko Eraldaketa Digitaleko eta Komunikazioko errektoreordeak, Amaia Inza Bartolomé Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoak, Angel Lapuente Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak eta Guillerno Gumb Euskadiko Kontseiluko presidenteordeak hartuko dute parte. EHUko Unibertsitate Abesbatzak emango dio amaiera ekitaldiari.