-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Medikuntzako ikasleei harrera egiteko ekitaldia Gasteizen
Gasteizko Irakasguneak Micaela Portilla Ikerketa Zentroan ematen ditu eskolak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/09/13
Arabako hiriburuan ikasketak hasten dituzten Medikuntzako 4. mailako ikasleei harrera egiteko ekitaldia egin zieten Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikerketa Zentroko Ekitaldi Aretoan. Honako hauek parte hartu zuten: Lander Hijona zuzendari medikoak, José María Pérez gerenteak, Marta Quintana Medikuntza Irakaskuntzako zuzendariak, 5. eta 6. mailako ordezkariek, eta Ana González Pinto Gasteizko Medikuntzako Irakasguneko dekanordeak eta koordinatzaileak.
Aurten, Gasteizko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Irakasguneak 118 ikasle izango ditu guztira: 34 (4. mailan), 60 (5. mailan) eta 24 (6. mailan). Horiei Sicue eta Erasmus programetako 31 ikasle gehitu behar zaizkie, aurten Cadiz eta Salamancatik eta Grezia, Portugal, Italia edo Alemaniatik datozenak. Gainera, Latinoamerikatik Mexikotik, Kolonbiatik, Argentinatik, Perutik eta Uruguaitik etorri dira.