-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
Graduazioa Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/07
106 ikaslek jaso dute diploma 2014/15 ikasturtean ikasketak amaitu dituztelako lekuko gisa, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea buru izan duen ekitaldian, parte ere hartu zuelarik Cristina Uriarte euskal gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak. Luis Solar izan da promozioaren aitabitxia. Errektoreak gogorarazi zien ikasleei ezen "Diploma ez da berme bat, gaitasun baten froga baizik. Ez du esan nahi hemendik aurrera gauzak oso ondo egingo dituzuenik, ondo egiteko gaitasuna izango duzuela baizik. Eskakizun kontua da. Nork bere buruari eskatzea. Eta zintzo jokatzea". Ekitaldian ere hartu zuten parte Maite Fuentes Jarduera Fisiko eta Kiroleko Ataleko koordinatzaileak eta Elena Agirre fakultateko dekanoak.
