euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Fruta eta barazkien kontsumoa haurtzaroan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/21

Fruta eta barazkien kontsumoa Vitoria/Gasteizko haurren artean sustatzeko programaren agur jaia. Lakuabizkarrako ikastetxeko 200 haurrek hartu dute parte 2015-2016 ikasturtean. Programa honen bidez, fruta eta ortuarien kontsumoa garatu eta areagotu nahi da hiriko eskolaumeen artean. Ordu beteko saioetan hartzen dute parte elikaduraren inguruko erabakiak hartzeko jarduerak burutuz. Jarduerak diziplina anitzeko adituek osatzen dituzte (soziologoak, epidemiologoak, zentzumen analisirako adituak, dietistak, nutrizionistak, sukaldariak eta ekoizleak izanik). Bittor Rodriguez UPV/EHUko irakasle eta proiektu honetako ikertzaile nagusiak laburbildu ditu programaren baitan egin diren ekintzen inguruan eta parte hartu duten ikastaldeen eledunek mezua igorriko diete helduei, fruta eta barazki freskoak zergatik, noiz eta nola jan adieraziz.