-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/11
UPV/EHUren Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuko (Hegoa) eta Giza Eskubideen Behaketarako Nazioarteko Elkarteko kideek Mendebal Saharatik egotzi berri dituztelarik, UPV/EHUko errektoretza taldeak bat egiten du egozpena salatzeko egin diren adierazpenekin, sostengua adierazi nahi die erakunde hauei eta elkartasuna agertu, gehiegikeria hauek jasan dituzten pertsonei. Era berean, aintzatespena aitortu nahi dio Hegoa eta bestelako erakundeek --Euskal Fondoa, besteak beste-- Mendebal Saharan giza eskubideen defentsan egunetik egunera egiten duten lanari.