Gasteizko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzaren hirugarren promozioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/31
Gasteizko Ekonomia eta Enpresa fakultateak ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zuen eta ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izan zen, lagun izanik Jesús Arregui SNA Europe-ko presidente eta promozioaren aitabitxia, Igone Martínez de Luna Arabako Foru-Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Itziar Gonzalo Vitoria/Gasteizko udalaren alkateordea eta Miren Artaraz, fakultatearen Vitoria/Gasteizko Arabako ataleko koordinatzailea. Aitabitxiaren hitzaldiaren ostean, diplomak banatu zitzaien ikasleei eta aitortza egin zitzaien promozioko espedienterik onenei. Gainera, jasangarritasunerako gradu amaierako lana izeneko saria eman zen, UPV/EHUren ekimen aitzindaria, ekonomiaren, gizarte gaien eta ingurugiroaren ikuspegia ondoen biltzen duten gradu amaierako lanak saritzen dituena.