euskaraespañol

Redes sociales campusa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/14

Donostian, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 143 tituludunen VI. Promozioaren graduazio ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru izan ziren Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuten ere: Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak eta Gurutze Intxaurburu, ikastegi horretako Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordeak. Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izan ziren eta bertan Lucia Laguarda EHUalumnik eta Angulas Aguinaga enpresako Marketing & Trade en Internacional-eko arduradunak hitz egin zuen, baita 2017-2018 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omendu zituzten 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Grupo UVESCO Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Gorka Zubillaga enpresaren Giza Baliabideen zuzendariak ordezkatu zuen enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izan zen.