-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
Paula Arbide argazkilariaren ‘40 salto’ erakusketa Gipuzkoako Campusean ikusgai
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/05/04 Noiz arte: 2026/05/22
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 4tik 22ra, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ’40 salto’ argazki-erakusketa ikusgai egongo da. Kulturen Arteko Astearen bigarren edizioan, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Departamentuak antolatuta, Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak, EHUkultura Gipuzkoarekin lankidetzan, Paula Arbide argazkilariaren proposamen hau aurkezten du.
Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era.
“Balo Liberian jaio zen, gerra garaian, eta haurtzaroa hiri batetik bestera bidaiatzen igaro zuen. Ibilbide horretan, bere gorputzean babesleku bat eraiki zuen, indarraren eta zaurgarritasunaren bunker bat. 40 leku baino gehiagotan bizi izan da. Salto bakoitza bidaia horietako bat da: bere espazioaren konkista bat, askatasun keinu bat. Airea da bere lekua, ezerk pisatzen ez duen zeru epel bat. Metafora honen bidez, migratzera eta berriz hasteko beharra duten pertsonak ikusarazi nahi ditugu, norberaren hutsunera salto egitera”, antolakuntzatik diote.