-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
Prentsaurrekoa: BFA eta UPV/EHUk egoitzetako profesionalen artean exoeskeletoak erabiltzeko proiektuaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/10/24, 10:30
Kokapena
Bizkaiko Foru Liburutegia
Diputazioa 7. -48008- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Osasun-laguntzaileen artean erabiltzeko laguntza-exoeskeletoak” proiektua aurkeztuko dute datorren astelehenean, urriak 24, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko ekimen aitzindaria dena. Proiektu pilotua Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) osasun-laguntzaileen kolektiboko profesionalen artean jarriko da abian.
Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Gorka Moreno UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Ageing On taldeko ikertzaile Jon Irazustak eta Maialen Aiestaran Sarriegik azalduko dituzte Iraupen Luzeko Zainketak hobetzeko eta Silver Economy sustatzeko esparruan sartutako proiektu honen helburuak.
Aurkezpenean, Ageing On ikerketa-taldeko kideek erakustaldi bat egingo dute egoitzetako zaintzaileen eguneroko lanean exoeskeletoa zelan erabiltzen den azaltzeko.