'El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988)' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
2018/04/25, 11:00 - 00:00
Kokapena
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
'El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988). Música, contexto y significado' liburua aurkeztuko da Musikeneko Organo Aretoan, Mario Lerena musikologo eta pianistak idatzia. Lan honek hasiera ematen dio Euskal Herriko musika-ikerlanen emaitzak zabaltzeko UPV/EHU, Musikene eta Eresbil-en arteko lankidetzari. Erakundeen arteko bat-egite honek gure lurraldean musikari euskaldunen inguruko monografikoetan dagoen hutsunea beteko du, haien inguruan egin diren azken ikerketak irakurleen eskura jarriz. Edizioa UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren Arte-textos bildumaren barruan egin da.
Mario Lerena Bilbon jaio zen 1981ean. Euskal Herriko Unibertsitatean formatu zen ikerlari modura, bertan egin baitzuen Pablo Sorozábal-en antzerki-musikalari buruzko doktoretza tesia. Lan horrek Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria jaso zuen 2016. urtean eta orain liburu modura moldatu eta argitaratu da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Jon Zarate, UPV/EHUko Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
- Miren Iñarga, Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoa
- Jon Bagüés, Eresbil-eko zuzendaria
- Ismael Manterola, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko Arte Bildumaren zuzendaria
- Mario Lerena, liburuaren egilea