Psikologia Fakultateko graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/12
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ignacio Mª Barriola Zentroko Auditorioan Psikologiako XIII. promozioko 230 ikasle graduatu ziren. Marian Iriarte Ormazabal EHUko Erakunde Harremanetarako eta Kulturako errektoreordea eta Eneritz Gómez Psikologia Fakultateko dekanoa izan ziren ekitaldiko buru. Hizlaria Amaia Elicegui Gómez psikologo psikoterapeuta izan zen. Ekitaldian, graduatuen XIII. promozioari buruzko bideo bat proiektatu zen eta sariak banatu ziren: Espediente onena eta Gradu Amaierako Lan Onena. Jonxa eta Amaiaren musika emanaldiak amaiera bikaina eman zion ekitaldiari.
