euskaraespañol

Redes sociales campusa

Azken hitzordua “¿Qué sabemos de…?” zikloan

Noiz eta non

2018/11/30, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

'Qué sabemos de…' zikloak jolasten esango digu agur ostiral honetan. Gloria Huertas fisikan doktoreak eta elektronikak adituak, eskeiniko du azken hitzaldia, “Del electrón al chip”. Izen bereko dibulgazio liburuaren idazlea da Gloria Huertas izan ere. Bere solasaldia "Gamifikatzeko" intenzioarekin dator eta horretarako hitzaldirako espreski sortu duen quiz erraz bat askatzera gonbidatuko gaitu. Denok parte hartu izango dugu gure teléfono mugikorren bidez.

Amaiera emango diogu horrela ’ hitzaldi zikloari. Donostiara iritxi da Materialen Fisika Zentroak antolatuta KutxaKultur fundazioaren laguntzarekin. Ziklo honek gizartearen atentzioa erakarri du, “beteta dago” kartela hitzaldi guztietan zintzilikatu dugularik. Hori dela eta hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izan dira kutxakultur plazan, Tabakaleran bertan.

Del electrón al chip: Una charla Gamificada

Zer dago bizi dugun iraultza teknologikoaren atzean? Telebista, ordenagailuak, telefono mugikorrak edo GPSak egunero erabiltzen ditugun aplikazio informatiko askoko gailuak dira. Oso gertuko egiten zaizkigun eta gizarte-moduak eta ohiturak aldatu dituzten Facebook, WhatsApp, Twitter, Instagram eta programa pila bati buruz hitz egiten dugu; baina badugu ideiarik programa horien atzean dagoenaz eta zergatik diren beren funtzioa betetzeko gai?

Gloria Huertasen esanetan “Egia esateko, tresna horiek guztiak eroapen elektrikoko prozesuen menpe daude beren funtzionamendurako; asko laburturik, orain oso ezaguna egiten zaigun partikula baten mugimenduaren mende, elektroia”.

Baina elektroia ez da guretzat ikusgaia den errealitate bat; ekipamendu elektronikoak bakarrik ikusten ditugu, eta hauetan, gehienez, oinarrizko osagaiak: txipak. Hitzaldi honek bi kontzeptu horien (elektroiaren eta txiparen) arteko lotura azaldu gura du, gure eguneroko bizitzan hainbeste erabiltzen ditugun tresna teknologiko hauetaraino ekarri gaituen bide historiko/zientifikoa ulertzeko.

Hitzaldi hauek “¿Qué sabemos de?” eta “Divulgación” liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti. CFMek, CSIC eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten bigarren urtez, hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.