euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 96,73k gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/11

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.297 ikasleetatik 11.896k gainditu dute, hortaz, ikasleen %  96,73k gainditu du. Iazko USaPen gainditutakoen portzentajea % 97,98 izan zen.  

USaPek bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Batxilergoko ikasleez gain, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 853 ikaslek izena eman zuten onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko. 

Beheko taulan ohiko deialdiko USaPen onarpen faseko emaitzen datu nagusiak biltzen dira:  

 

AURKEZTUAK

12.297 

GAINDITUAK

11.896 

PORTZENTAJEA

% 96,73 

CAMPUSA ARABA 1.689  1.618  %95,79 
BIZKAIA 5.987  5.744  %95,94 
GIPUZKOA 4.623  4.529  %97,96 
CAMPUS gabe* 4,37 
HIZKUNTZA EUSKARAZ 9.621  9.400  97,70 
GAZTELERAZ 2.669  2.491  93,33 

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.  

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.  

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 11n, SARBIDEA aplikazioaren bitartez.  

USEren izapideei dagokienez, berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 12tik 16ra bitartean. Behin betiko emaitzak ekainaren 23an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 24 eta 25ean egin ahal izango da. 

Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 1, 2 eta 3an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 19tik 24ra arte. 

USEri buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da:

https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/sarbideak/batxilergoa-eta-goi-mailako-heziketa-zikloak/usap