euskaraespañol

Redes sociales campusa

unicitiES Vitoria-Gasteiz 2030 egitasmoaren edizio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/01/23

UnicitiES 2030en edizio berri bat abiarazteko saioko parte-hartzaileak | Argazkia: Nuria González. EHU.

Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunean unicitiES 2030 egitasmoaren beste edizio bat abiarazteko saioa egin zen. Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko elkarlana da, hiri adimendunaren eta klimaren aldetik neutroa den hiri eredu bat lortu nahi duten udal politika publikoetan oinarritzen da, hiria laborategi bihurtuz ebidentziak sortzen dituzten ideiekin, prototipoekin eta ekintzekin esperimentatzeko aukera emanez.

unicitiES 2030 egitasmoak, City Studio metodologian inspiratuta, hirien premiekin bat datozen titulazio amaierako lanak (GrAL/MAL) sustatzen ditu. Ikasleek, unibertsitateko irakasleek eta udaleko profesionalek batera egiten dute lan hiriaren eraldaketa jasangarrirako proposamenak elkarrekin sortzeko, neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean hiriek aurkitzen dituzten arazo zehatzei irtenbideak bilatzen saiatuz.

Jardunaldian honako hauek parte hartu zuten: Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga (REDS SDSN Spain sarearen presidentea); Beatriz García Moncó (Vitoria-Gasteizko Udaleko Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saila); Elisa Sainz de Murieta Zugadi (UPV/EHUko Garapen Jasangarria eta Konpromiso Sozialaren zuzendaria); eta Carolina Quintero Zamora (REDS SDSN Spain sareko proiektuen arduraduna).

Bileran, aurkeztutako proiektuak azaldu ziren eta unicitiES Vitoria-Gasteiz 2030 honen lan kronograma ezarri zen.

Edizio honetan aurkeztutako proiektuak

Izena

unicitiES 2030 erronka

Proposatutako proiektua

Irene Larreina

Eraikuntza materialen karbono aztarnaren kalkulua (eko-birgaitzea) Judimendi gizarte etxeari aplikatutako eko-birgaitzea garatzeko karbono aztarnaren ebaluazioa

Adrian Aguirrezabal

Azpiegitura berdearen pertzepzioa Gasteizko udalerrian, generoaren araberako pertzepzioaren desagregazioa barne Los Herrán Berriako birnaturalizatutako hiri konektoreak auzoko bizilagunengan dituen efektuak eta inpaktuak ulertzea eta karakterizatzea

Pablo Alonso

Hiri-soluzioak diseinatzea – Naturan oinarritutako irtenbideak Gasteizen Medikamentuen presentzia aurkitzea metaketagatik fitoerremediaziorako erabiltzen diren landareetan zein hezegune artifizialetako ornogabeetan. Gainera, azpiegitura makroekologiko horien eraginkortasuna berrestea konposatu farmazeutikoek kutsatutako hondakin uren bioerremediazioan. Kostuari eta eraginkortasunari buruzko ondorioak aterako dira, Euskadiko kutsadura arintzeko etorkizuneko estrategietarako oinarritzat baliatzeko

Alaia Chacón

Zabalganako basoaren lehengoratzea Zabalganako basoa lehengoratzeko prozesua nahikoa izan den aztertzea eta ezarri beharreko neurriak proposatzea

Mikel Regueiro Barreiro

Gasteizko industria auzoetako automobilen mugikortasunaren berrantolaketa diseinatzea mugikortasun iraunkorraren alde Herritarren zientziaren eginkizuna aztertzea hiri inguruneetako mugikortasun jasangarria ulertzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko tresna erabilgarri gisa, Gasteizko kasuan arreta jarrita

Aroa Poveda

Vitoria-Gasteiz StudentLab: Gazteak etorkizuneko hiria diseinatzen Gasteizko hainbat ikastetxetako ikasleak animatzea, udalerriek klimaren, ingurumenaren eta hirigintzaren arloan dituzten erronkekin zerikusia duten proiektuetan aktiboki parte har dezaten