-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
UPV/EHUk lau azokatan aurkeztu du graduondoko eskaintza
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/03/09
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 3, Uniferia azoka birtualean.
Larunbatean, martxoak 5, Unibertsitate Orientaziorako Azokan (Gipuzkoa).
Astelehenean, martxoak 7, eta asteazkenean, martxoak 9, Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azokan (FIEP), Bilbon eta Zaragozan.
UPV/EHUk datorren 2022-2023 ikasturterako graduondoko ikasketen eskaintza osoa ezagutzera emango du martxoaren 3an, osteguna, Uniferia azoka birtualean, 10:00etatik 20: 00etara. Azoka birtualak azoka presentzial gisa funtzionatzen du, eta bertan unibertsitateek stand birtualak dituzte, ikasketa-eskaintzari, prezioei, ostatu-aukerei eta gehiagori buruzko informazioa lortzeko.
Martxoaren 7an, astelehena, eta martxoaren 9an, asteazkena, UPV/EHU FIEP Bilbon eta Zaragozan ere egongo da, 16:00etatik 19:00etara, Ercilla Hotelean (Ercilla kalea 37-39) eta Eurostars Boston Hotelean (Avenida de las Torres, 28), hurrunez hurren. UPV/EHUren standean UPV/EHUko masterrei, graduondoko ikasketetarako sarbideari, tasei, bekei, mugikortasun-programei eta praktikei buruzko informazio pertsonalizatua lortu ahal izango da.
Gainera, datorren martxoaren 5ean, larunbata, Gipuzkoako Unibertsitate Orientazioko Azokan graduondoko ikasketen eskaintzari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango da Graduondoko Ikasketen standean.