UPV/EHUk gizarte-eragileekin partekatu du 2022-2025 Plan Estrategikoa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/04/25
Euskal Herriko Unibertsitateak aurrera daraman 2022-2025 Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuaren barruan, lan-bilera bat egin da gaur Bizkaia Aretoan hainbat gizarte-eragilerekin. Unibertsitatearen helburua da plan berri honetan sartzea hainbat erakunde publiko, enpresa eta erakunderen ekarpenak, ideiak eta iritziak. Eva Ferreira errektoreak proiektu berriaren ildo nagusiak aurkeztu ondoren, gizarte-eragileak 8-10 laguneko talde txikietan bildu dira gogoeta egiteko, proposamen horiek zehaztu eta azken dokumentuan sartu ahal izateko.