Urte berriarekin batera zabalduko ditu ateak Leioako campuseko kiroldegiak. Lizitazio prozesua amaituta eta kiroldegiko makinak eta bestelakok berrituta, ez dago aitzakiarik 2026an kirola ez egiteko. Erabiltzaile kuota 24,5€/hileko izango da EHUko komunitate kideentzat; kanpoko erabiltzaileentzat, berriz, 44,10 €/hileko.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/16
Fitness ekipamendu guztia berrituta, crossfit eta hyrox egiteko ekipamendua ere gehitu dio Donostiako Neo enpresak Leioako kiroldegiari. Eurek kudeatuko dute aurrerantzean, eta datozen 10 urtetan, kiroldegia eta Jon Arruabarrenak eta Luis Garikanok eta azaldu dutenez, “ahalik eta kalitatezko zerbitzurik onena eskaini nahi dugu. Gure ekintzak erabiltzaileen beharrak asebetetzera bideratuta egongo dira eta egiten dugun oro euren beharrei erantzuteko izango da”.
Neo enpresa diziplina anitzeko taldeak osatzen du hainbat arlotako profesionalez osatua dago zerbitzu integrala eskaintzeko eta ildo horretan, “jardueraren eskaintzatik hasi eta mantenu, garbiketa edota harrera zerbitzura, dena zainduta egotea nahi dugu”, zehaztu digute. Gertutasunari lehentasuna eman nahi diote eta erabiltzaileen iradokizunak jasotzeko prest daudela iragarri dute. “Gure gogoa batez ere da ingurune osasuntsu eta inklusibo bat sortzea, erabiltzaile guztien harremanak, osasuna eta bizi kalitatea sustatzeko, adinari edo sexuari begiratu gabe”, diote Neotik.
Monitore birtualak eta aholkularitza
Kontatu digutenez, “jarduera gidatu gehienak berdinak izango dira, batez ere lehen ondoen funtzionatzen zutenak; baina argi utzi nahi dugu hobetzeko nahia dugula eta horretan lan egingo dugula”. Hala, “funtzionatzen ez duten jarduerak ikertu eta identifikatu ditugu, eta berritzaileak integratuko ditugu, ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoarekin”, zehaztu dute.
Kirol saioetan begiraleak egongo dira, baina monitorerik ez dagoen orduetan ere gidatutako kirol jarduerak lantzeko aukera egongo da modu birtualean. Gainera, aholkularitza pertsonalizatua ere eskainiko dute: “bakoitzaren beharrak identifikatuta landuko dituzte fitnesseko monitoreek erabiltzaile bakoitzarekin harendako planik egokiena”.
Leioako kiroldegia berritu egin dute, makinak zein espazioen egokiera. “Kirol materiala guztiz berria da; fitness ekipamendua (LifeFitness markakoa) eta crossfit eta hyrox egiteko ekipamendua ere barneratu dugu”, azaldu dute. Eta, berritasunen artean, kiroldegira sarbidea erraztuko da QR kode batekin eta aukeran, erabiltzaileek, eskumuturrekoa erabili ahalko dute sarrera-txartel gisa.
Kuotari dagokionez, EHUko komunitate-kideek 24,5€/hileko kuota ordaindu beharko dute eta kanpoko erabiltzaileek, berriz, 44,10 €/hileko. Izen-ematearekin batera oparia ere prestatu dute Neokoek: toalla, botila eta motxila-poltsa bana.
Esandakoa, aitzakiarik ez, 2026 osasuntsu hasteko!
Kiroldegian izen emateko:
Online : https://reapertura-leioa.equiponeo.com/eu
Presentzialki:
- Helbidea: Leioa-Unbe Errepidea, 6, 48950 Goierri, Bizkaia, (EHU kiroldegia)
- Telefonoa: 662 20 72 60
- Instalakuntzaren irekiera ordutegia (urtarrilak 7tik aurrera):
- Astelehenetik ostiralera: 7:00-22:00
- Larunbatetan: 8:00-14:00
- Urtarrilak 7a baino lehen:
- Astelehenetik ostiralera: 8:00-18:00
Sare sozial erabilienak:
Instagram: https://www.instagram.com/neoehuleioa
Facebook: https://www.facebook.com/neoEHUleioa
