-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Kantauri itsasoa, energia berriztagarrietarako entsegu-eremu ezin hobea
Zinema eta solasaldia: ‘Sorgina banaiz’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/04/20, 09:30
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Astelehenean, apirilaren 20an, 9:30etan, EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Asisko Urmenetak ‘Sorgina, banaiz’ dokumentala aurkeztuko du. Dokumentalean, bertako eta nazioarteko ikertzaileen ahotsak bildu ditu, itxuraz hain ezagun baina aldi berean hain ezezagun zaigun ‘sorginen’ gaia jorratzeko. Euskal Herrian auzi horrek izan zituen berezitasunak garaiko testuinguruan kokatzen dira dokumentalean, aurretik egileak hasitako lana (‘Sugarren mende’ liburua) sakonduz eta osatuz.
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldi bat egingo da bertaratutakoekin eta Asisko Urmeneta zuzendariarekin.
Filmaren iraupena: 69 min
Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.