Zuhar Iruretagoiena (Zarautz, 1981) artistak 2025eko Gure Artea saria sorkuntza-lanagatik jaso du, Eusko Jaurlaritzak emana, proiektu artistiko sendo baten bidez egindako ikerketa formala eta pentsamendu kritikoa uztartzeagatik.
Zuhar Iruretagoiena, 2025eko Gure Artea saria sorkuntza-lanagatik
EHUko irakaslea eta artista “formaren, materialtasunaren eta sinboloaren arteko mugak aztertzeko egindako lanagatik” saritu dute
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/20
Epaimahaiak eskulturaren lengoaia berritzeko egindako ekarpena eta materiaren, espazioaren eta pertzepzioaren arteko elkarrizketa etengabea sortzeko gaitasuna azpimarratu ditu.
Arte Ederretan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea den Iruretagoienak bere lana eskulturaren eremu hedatuan garatzen du, objektuaren, sinboloaren eta testuinguruaren arteko harremanak ikertuz.
Bere lanak erakutsi dira, besteak beste, Guggenheim Bilbao, San Telmo Museoa, La Casa Encendida eta Rekalde Aretoa bezalako espazioetan, eta Generación 2008, Ertibil 2009 eta Puerto de Santander 2024 sariak jaso ditu.
Epaimahaiak ikerketa formal eta kontzeptualerako duen gaitasuna, artearen lengoaiaren aurrean duen jarrera kritikoa eta eskulturaren berrikuntzarekin duen konpromisoa nabarmendu ditu, horrek euskal arte garaikidearen ezinbesteko erreferentzia bihurtzen baitu.
2025eko Gure Artea sariak, arte plastikoen eta bisualen arloan Euskadin ematen diren aitorpen nagusiak, Artium Museoan banatu dira, Gasteizen.