-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Kantauri itsasoa, energia berriztagarrietarako entsegu-eremu ezin hobea
Zuzenbide Fakultateak 2023/24 ikasturteko 96 tituludunak aitortuko ditu graduazio ekitaldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/11, 17:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak (Bizkaiko atala) 2023/24 ikasturteko ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du ostiralean, urriak 11, Bizkaia Aretoan. Guztira 96 pertsona (65 emakume eta 31 gizon) graduatu ziren 23/24 ikasturtean.
Reyes Goenaga Olaizola, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidentea, 23/24 promozio honetako amabitxia izango da. Halaber, Gradu Amaierako Lan Onenaren saria eta Graduko espediente onenaren saria emango dira.
Ekitaldian parte hartuko dute baita ere:
• Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
• Alberto Emparanza Sobejano, Zuzenbide Fakultateko dekanoa
• José Manuel Martín Osante, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko dekanorde koordinatzailea
• Sandra Castellanos Cámara, Zuzenbide Fakultateko Ikasleen eta Praktiken dekanordea