euskaraespañol

B+ programako ikerketa lanen aurkezpena

Lehenengo argitaratze data: 2025/01/17

Miguel de Unamuno Bigarren Hezkuntzako Institutuko batxilergoko ikasleek Eusko Jaurlaritzaren B+ Programako ikerlanak aurkezteko ekitaldia hartu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko areto nagusiak.

B+ programa euskal eskola publikoaren jarduera bat da, batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek ikerketa prozedura akademiko eta formal bat egin dezaten, hainbat erakunde eta UPV/EHUko ikertalde (LASLAB, Gluten 3S), Sancho el Sabio Fundazioa, Gasteizko Udal Artxiboa, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutua, Elika Fundazioa edo CIC-energiGUNE bidelagun direla.

Ongietorri ekitaldian Mirari Ayerbe Díaz Farmazia Fakultateko dekanoak, Miren Lorea Gabiola Anakabe Miguel de Unamuno BHIko zuzendariak eta Asier Calzada LASLABeko ordezkariak hartu zuten parte.