Jardunaldiak eta hitzaldiak

Hitzaldia: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila"

Irudia

2014/07/14

Irudia

Uztailaren 14an, astelehena, 19:30etan, Kutxabankek Donostian duen ekitaldi-aretoan, (Arrasate kalea, 12), hitzaldi bat eman dute, balioek nazioarteko hezkuntzan betetzen duten eginkizunari buruz. Hitzaldia hezkuntzako, arlo humanistikoko eta gizarte arloko profesionalentzat izango da bereziki, eta orokorrean herritar guztientzat, eta buru izango du Concepción Medrano Samaniego, Komunikazio eta Hezkuntza Balioen Unesco Katedraren zuzendaria. Hizlariak, Olivia Carvajal Lorcak, hezkuntza holistikoaren gaineko gogoeta egin du, Txileko hezkuntza-sistema oinarri hartuta, eta aztertuko du ea hezkuntza-eredu horrek aukera ematen duen nortasun osoak eta ez-dualistak eratzeko; hau da, benetako emozioak eta sentimenduak esperimentatzeko, onartzeko eta komunikatzeko gai diren nortasunak, eta modu horretan gaitasun handiagoa lortzen dutenak ulertzeko, talde bateko kide izateko eta emateko.

Egitaraua

Irudia
  • 19:30. Aurkezpena: Concepción Medrano Samaniego. Komunikazio eta Hezkuntza Balioen Unesco Katedraren zuzendaria. UPV/EHU.
  • 19:30 - 20:15Olivia Carvajal Lorca hizlaria. Arturo Prat Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitateak Saileko irakasle titularra. Iquique, Txile.
  • 20:15 - 20:30Solasaldia
    Olivia Carvajal Lorca Iquiqueko Arturo Prat Unibertsitateko akademikoa da (Txile). Filosofiakoa irakaslea da, eta eskarmentu handia du erdi-mailako irakaskuntzako eskoletan. Hezkuntzako orientatzailea eta bokazio-aholkularia da, eta 20 urte baino gehiago daramatza irakasleak prestatzen. Gestalteko terapeuta, garapen pertsonal eta pertsonartekoaren bideratzailea eta Gestalt Terapia Integratzaileko diplomaduna izaki, 18 urte daramatza garapen pertsonal eta pertsonartekorako talde-bideratzaileak prestatzen. Hezkuntza Zientzietan maisua eta Psikologia eta Hezkuntzako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.