Jardunaldiak eta hitzaldiak

Jardunaldia: Komunikabideak eta nerabeen gizarteratzea

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioen Katedra

Irudia

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedraren lehendabiziko ondorioak

Komunikabideak eta nerabeen gizarteratzea

2010.eko martxoaren 23ko Jardunaldia

Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazioa eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, datorren martxoak 23rako Komunikabideak eta nerabeen gizarteratzeari buruzko Jardunaldia antolatu zen. Bertan,  Jesús Bermejo (Valladolideko Unibertsitatea) eta Ana Aierbe (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Katedraren kolaboratzailea) irakasleek hitzaldia aurkeztu zituen. Ekimena Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan  10:00 tatik 12:00 tara izan zen.

Irudia

Ana Aierbe doktoreak, Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedrako ikertzaile iraunkorrak eta UPV/EHUko irakasleak, gaur aurkeztu ditu 'telebista-dieta, nerabeen balioak eta identitatea eraikitzea' izeneko ikerlanaren lehen emaitzak,  'Komunikabideak eta nerabeen gizarteratzea' jardunaldien barruan.

Lan hori Concepción Medrano katedraren koordinatzaileak zuzendu du, eta Pedro Apodaca eta Juan Ignacio Martínez de Morentín UPV/EHUko irakasleek ere parte hartu dute. Ikerlanak, Txile, Dominikar Errepublika, Malaga eta Euskal Herriko nerabeek telebista ikusteko moduaren gaineko datuak biltzen ditu.

Nerabeen telebista-profilari eta baloreei buruzko ikerketa pilotuan lortutako lehen emaitzek, eta zehatzago, telebista-perfilen, gurasoen bitartekotzaren eta familia-giroaren adierazleek zenbait antzekotasun eta ezberdintasun garrantzitsu adierazi dituzte testuinguruan. Kidetasun eta alde horiek kontuan izan behar dira hezkuntzaren esku-hartzearen eta telebista-konpetentziaren garapenaren  ikuspuntutik. Antzekotasunen artean, adierazi behar da testuinguru guztietan gainbehera gehien etortzen den bitartekotza-estiloa bitartekotza murriztailea dela, eta ondoren, irakasgarria eta kobisionatua. Testuinguruen arabera, Dominikar Errepublikako nerabeak dira bitartekotza murriztailean eta irakasgarrian puntu gehien dituztenak.

Hala ere, kobisonatuan ez dago alderik gainerako testuinguruekin. Dena den, gurasoek bestelako jarrerak dituzte ikus-entzunezkoen edukien gainean, eta bitartekotza-estrategia desberdinak dituzte testuinguruaren arabera: adibidez, Donostian talk showak bitartekotza murriztaileekin jartzen dira korrelazioan, eta Dominikar Errepublikan, berriz, bitartekotza irakasgarriarekin. Bestalde, hautematen den familia-giroa bestelakoa da testuinguruaren arabera: kohesioaren eta adierazkortasunaren puntuazioak altuagoak dira Malagan eta Dominikar Errepublikan. Era berean, aldeak daude sexuen arabera; izan ere, kohesioaren eta adierazkortasunaren pertzepzioa handiagoa da mutiletan nesketan baino.
 

Irudia

'Komunikabideak eta nerabeen gizarteratzea' izeneko bilera zientifiko horretan Jesús Bermejok ere parte hartu du. Bermejo Valladolideko Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioan eta publizitatean aditua da, eta ikusleak telebistako fikziozko serieekin duen konektibitate-mekanismoei buruzko emaitzak aurkeztu ditu.

UPV/EHUko Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.