PRESENTACION

Aurkezpena

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedra Euskal Herriko Unibertsitateko antolakuntza-egituran kokatzen da, eta 2004ko apirilaren 1ean sortu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzearen ondorioz.

Horrela, agerian geratu zen bi erakudeen interesa, hain garrantzitsua den giza jardueraren esparru horretan. Nazioarteko errealitatearen fisionomian gertatzen ari diren aldaketek aurrerapauso izugarria eman dute. Globalizazio-prozesu sakonaren ondorioz, kanpoko gertaerek eta erabakiek gero eta eragin handiagoa dute gizarte nazionalen barruan. Gainera, beste une historiko batzuekin alderatuta, oraingo aldaketak oso bizkor gertatzen ari dira. Eguneroko bizitzaren oinarrizko alderdiak erabat aldatu dira, hamarkada gutxitan.

Azken finean, mundua agertoki handi bat izateko bidean da, non gizarteek eta gizabanakoek moldatu beharko duten. Gehiegi arriskatu gabe, baieztatu dezakegu giza komunitate askoren etorkizuna egoera berrira egokitzeko duten gaitasunaren araberakoa izango dela.