Presentación

AURKEZPENA

Euskal Herriko Unibertsitateak, Campus Birtualaren bitartez, Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresua antolatzen du (CINTE 16). Kongresua 2016ko urriaren 4tik 6ra izango da.

Irudia

Irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa alorretan ematen ari diren hezkuntza-teknologiaren aurrerabideetan interesatuta daudenei zuzentzen da; akademiko eta profesional, ikerlari eta prestatzaile, irakasle eta ikasle. Batez ere, doktoregai, masterreko ikasleria eta arlo ezberdinetako unibertsitateko irakaslerian fokua jarriz.

Landuko diren gai-lerroen artean daude; online-hezkuntzaren garapen berriak unibertsitatean (MOOCs eta SPOCs), mugikortasunean ikaskuntza, errealitate areagotua, hezkuntza inklusiorako teknologia, hezkuntza-softwarearen garapena eta ikaskuntza digitalean burututako esperientzia metodologikoak.

Kongresua Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak babestukoa da.

Batzorde Antolatzailearen eskutik, ongi etorria ematen dizuegu gure unibertsitatera.

Biltzarraren saioak ikustea izango da streaming kanal honen bidez: https://ehutb.ehu.eus/1katea

GAI-LERROAK

Kongresuaren gai-lerroak bereziki hurrengoak izango dira:

  • online-hezkuntzaren garapen berriak unibertsitatean (MOOCs eta SPOCs)
  • mugikortasunean ikaskuntza
  • errealitate areagotua
  • hezkuntza inklusiorako teknologia
  • hezkuntza-softwarearen garapena
  • ikaskuntza digitalean burututako esperientzia metodologikoak.