UPV/EHUko Odontologia Klinika

Gaurkotasuna

Altak paziente berriei

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/02

Alta emateko epea urriaren 1ean hasi eta 2018-19 ikasturtean harrera egiteko behar adina paziente izan bezain laster itxiko da.

Alta formularioaren bidez eman behar da, nahitaez:

Alta emateko formularioa

Ikasturte akademikoan zehar, klinikako administrazioak telefonoz adosten du hitzordua alta egina duten pazienteekin, lehenengo kontsulta egiteko. Deia erantzun ez edo hitzordura abisurik gabe agertu ez diren pazienteei baja emango zaie.

Lehendabiziko miaketa baten ostean, ikasle eta irakasle tutoreek jakinaren gainean jarriko dute pazientea aho-hortzen egoerari buruzko diagnosi orokorrari dagokionean eta egin beharreko tratamendurako balizko planaren eta gutxi gora beherako aurrekontuaren berri emanik, espezialitate ezberdinetan tratatu eta gero gerta litezkeen aldaketak aldaketa.

Pazienteak gradu eta/edo graduondoko espezialitate ezberdinetara bideratzen dira, zeinek bere tratamenduaren araberako arreta jaso dezan. Klinikako administrazioak hitzordua emango ditu telefonikoki, ikasleek pazienteak eskatu ahala.