UPV/EHUko Odontologia Klinika

Gaurkotasuna

UPV/EHUko Odontologia Klinikako ortodontzia tratamenduak

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/10

Azaro honetatik aurrera, UPV/EHUko Odontologia Klinika  ortodontzia tratamenduak egiten hasiko da bere instalazioetan. Normalean, egingo diren tratamenduak ken daitekeen ortodontziazkoak izango dira; aparatuak kendu eta jarri egin daitezke. Kendu eta jartzeko aparatuak (disjuntorea, quadhelix-a, bionator-a, hawley-a, etab.) maloklusio kasu berezietarako bai gaztaroan bai helduaroan erabil daitezke.


Tratamendu plan bat eta aurrekontu bat jaso nahi duten pertsonak edo, hala badagokio, familiartekoak telefonoz (946012941, 946012942 edo 946015306) edo posta elektronikoaren bidez (clínica.odontologica@ehu.eus) jar daitezke harremanetan.