Odontologia Orokorreko Zerbitzua

Odontologiako Graduko ikasleen jarduera klinikoetarako 54 hortz-besaulki ditugu bederatzi klinikatan banatuta; horietan, aho-hortzetako honako tratamendu hauek eskaintzen dira:

  • Aho-kirurgia: hortz-erauzketak eta ahoko kirurgia.
  • Prebentzioko odontologia: tartrektomiak.
  • Periodontzia: hortzoietako eta hortz-euskarrien ehunetako patologiaren tratamendua.
  • Hortz terapeutika: hortz-lesioen tratamendua, hala nola txantxarrarena.
  • Endodontzia: hortz-sustraien tratamendua.
  • Hortz-protesiak: hortz-piezen ordezkapena protesi erauzgarrien eta finkoen bidez beste hortz batzuen edo inplanteen gainean.
  • Haur-odontologia: tratamendu odontologiko orokorra haurretan.
  • Aho eta aurpegiko mina: aho eta aurpegiko minaren eta mastekatzeko nahasmendu funtzionalen tratamendua.
  • Aho-medikuntza: ahoko mukosetako lesioen tratamendua.
  • Hortz-erradiologia.
  • Ortodontzia: aurpegiko eta hortzetako irregulartasunen diagnostikoa, prebentzioa eta tratamendua.