Zerbitzu espezializatuak

Jarduera horietarako, graduondoko klinika espezifiko bat dugu lau hortz-besaulkirekin eta lau klinika espezializatu ditugu. Horietan, espezialistek bideratutako tratamenduak, graduondoko prestakuntza eta ikerketa klinikoko lanak egiten dira, honako arlo hauetan, hain justu:

  • Periodontzia: tratamendu periodontaletan eta inplanteetan espezializatuta.
  • Aho-inplantologia: inplanteen bidezko tratamenduetan espezializatuta.
  • Aho-medikuntza eta ahoko eta aurpegi-masailetako patologia: ahoko lesioen tratamenduetan espezializatutako unitatea da; laginen azterketa histopatologikoa egiten da (biopsiak).
  • Aho eta aurpegiko mina eta nahasmendu tenporo-mandibularrak: aho eta aurpegiko minaren tratamenduan eta mastekatzeko asaldura funtzionaletan (giltzadura tenporo-mandibularreko arazoak, bruxismoa…) espezializatutako unitatea.