Ikastaroa: XX. mendeko arkitektura-artxiboak. Arkitekturako ikasketa digitalen zentroa (2. aldia)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2021/2022
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 12 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 144 €
ARDURADUN AKADEMIKOA: Olatz Ocerin Ibánez y Mariano Jiménez Ruíz de Ael

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaro honen helburua da azken 50 urteotan munduko herrialde garatuenetan hainbat erakundek eta partikularrek egiten duten lana aztertzea eta ezagutaraztea, ondare dokumental arkitektoniko eta urbanoari dagokionez, ikasketa eta ikerketa zentro garrantzitsuak sortuz. Ikastaroa modu praktikoan garatuko da, Euskal Herriko Arkitektoen Elakrgo Ofizialeko ondare fisiko eta dokumental arkitektonikoa bilatu, antolatu, babestu, aztertu eta zabaltzeko lanean murgilduz. Horretarako, EHUko Arkitektura Eskolako “Arkitektura Artxiboa”k duen askotariko dokumentazioa erabiliko da. Era berean, emakumezko arkitektoek egindako artxiboak, obrak eta proiektuak aztertzeari eta ikusarazteari esker, erreferente profesional-zientifikoak sortu ahal izango dira, ikastaroko irakaskuntzan genero-ikuspegia ezarriz.

ZURE BILA GABILTZA

Artxiboen, digitalizazioaren eta audiomediaren esparruko profesionalak, arkitekturaren ikertzaileak eta ondare arkitektonikoaren espezialistak izango dira EHUko Arkitektura Goi Eskolak dituen dokumentu-funtsak aztertzeko eta tratatzeko gonbidatutako irakasleak.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaroak Arkitektura Artxiboen eremuan espezializatzeko aukera ematen du, euskal lurraldearen ikerketa arkitektonikoan "berritzailetzat" jo daitekeen eremua. Euskal arkitektura garaikideko profesional ezagunenetako batzuen proiekturik pertsonalenetara hurbilduz, gure lurraldeko obra garrantzitsu eta ezagunenetako batzuk asmatu eta sortzeko prozesua aurkitu ahal izango da. Horrek aukera emango dio ikasleari gertakari arkitektonikora modu bereizian hurbiltzeko, eta ikerketa-proiektuak edo doktorego-tesia egin ahal izango ditu.

BALDINTZAK

Titulaziorik ez da beharrezkoa.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2022/01/24-tik 2022/05/13-ra
EMATEKO TOKIA: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
HIZKUNTZA: Gaztelera/Euskara

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
TELEFONOA: 627 93 07 04 (Olatz Ocerin)
POSTA ELEKTRONIKOA: olatz.ocerini@ehu.eus